Jakin-mina piztu du izarrak behatzen ikasteko saioak

Aitziber Arzallus 2025ko eka. 10a, 08:17

Atzo arratsaldean Basazabal jauregian egin zuten saioa. (Aitziber Arzallus)

Dozenatik gora lagunek parte hartu dute, Zerupe berean izenburupean, Aranzadi zientzia elkartekoek gidatuko dute Kutxa fundazioak antolatutako saioan. 

Zerupe berean izenburupean, Aranzadi zientzia elkartekoek gidatuko dute Kutxa fundazioak antolatuta, izarrei behatzen ikasteko saioa egin zuten atzo arratsaldean Basazabal jauregian. Familiak zeuden gonbidatuta, eta arrakasta izan zuen deialdiak, dozenatik gora lagun bertaratu baitziten solasaldira. Saioan parte hartu zutenek, izarrak behatzen ez ezik, kosmobisioak zer diren ikasiko zuten eta unibertsoa ulertzeko moduak ere ezagutu zituzten. Jarduera bukatzeko, haur bakoitzak izarrak eta konstelazio gogokoenak marraztuko zituen aterki batean.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide