Gaztetxoen Antzerki Eskolako ikasleek ikasturte bukaerako emanaldia eskainiko dute igandean, Soreasu antzokian. 11:00etan hasiko dira emanaldiak, eta sarrera doakoa izango da. Dozenaka lagun igoko dira agertokira.
Alaitz Olaizolak eta Xanti Agirrezabalak zuzentzen dituzten antzerki taldeetako haurrek eta gaztetxoek hainbat obra taularatuko dituzte. Honako hauek dira antzezlanen izenak: Tatanic, Nor da Zuriñe?, Ikusten ez baduzu, ikusiko duzu, Euskal School eta Bukaera.