Artile bilketa egingo dute asteartean Lapatxen

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 25a, 08:35

Artile bilketa Lapatxen, 2023an.

Datorren asteartean, uztailak 1, artile bilketa egingo du Urkomek Lapatxen. Artilea eman nahi duten artzainek 696 43 36 02 telefonora deitu beharko dute hitzordua hartzeko.

Gipuzkoan artile bilketa modu antolatuan egingo du Urkomek aurten ere, ekainaren 30etik uztailaren 4ra bitartean, eta hain zuzen ere, Urola Kostako herrietako artzainek Azpeitian izango dute artilea emateko aukera: uztailaren 1ean, Lapatxen.

Artilea eman nahi duten artzainek aurrez hartu beharko hitzordua 696 43 36 02 telefono zenbakira deituta, eta artilea entregatzeko egunerako dagokien ordainketa gauzatuta izan beharko dute Rural Kutxako ES50 3008 0152 6549 2039 5821 kontu zenbakian, kontzeptuan artzainaren izen-abizenak eta baserriaren izena jarrita.

Artilea entregatzeko egunean, nortasun agiria erakutsi beharko du artzainak, eta azken erroldan zenbat ardi zituen adierazi. Artilez betetako zakuak artzainak berak hustu beharko ditu.

Honakoak dira artilea biltzeko Urkomek ezarritako tarifak, ardi kopuruen arabera:

  • 50 burura arte: 38,25 euro.
  • 51tik 100era: 63,80 euro.
  • 101etik 150era: 89,30 euro.
  • 151tik 200era: 140,30 euro.
  • 201etik 300era: 165,80 euro.
  • 301etik 350era: 191,30 euro.
  • 351tik 400era: 216,80 euro.
  • 401etik 500era: 267,80 euro.
  • 501etik 600era: 318,85 euro.
  • 601etik 700era: 369,85 euro.
  • 701etik gora: 421,60 euro.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide