Ikasturteari amaiera emateko, jaialdia egingo du Loretoki gimnastika erritmikoko taldeak bihar, 18:30etik aurrera, kiroldegian. Azken urtean txapelketetan aurkeztu dituzten lanak erakutsiko dituzte eta, horiez gain, jaialdirako propio prestatutako dantzak egingo dituzte. Emanaldia doakoa izango da, eta herritar oro dago bertara gonbidatuta.
Bestalde, Loretokiko arduradunek jakinarazi dutenez, zabaldu dute jadanik datorren ikasturterako izen-ematea. 2020-2016 urte bitartean jaiotakoek eman dezakete izena eta, horretarako, harremanetan jarri behar dira gimnastika erritmikoko taldearekin, azpeitia.gimanstika@hotmail.com helbidera idatziz.