Festetan eta ekitaldi seinalatu bateren batean ez bada, nekez egiten dituzte kontzertuak Azpeitiko plazan, baina salbuespen horietako baten protagonista bihurtuko da bihar Amustei taldea.
Mikel Garatek, Kepa Leturiak, Iñigo Irizarrek, Joseba Aldanondok eta Iñigo Ibarzabalek osatutako Bergarako (Gipuzkoa) rock boskotea zuzenean ariko da zapatu arratsaldean plazan, 19:00etan hasita, orain arteko bere disko bakarra aurkeztuz. Izan ere, musikaren munduan eskarmentu handia duten kideek osatutako talde berria da Amustei eta 2023an plazatu zuen lehen disko hori.