Atzo, osteguna, ekin zieten Orkatz kultur elkartearen 32. urtemuga ospatzeko ekitaldiei. Urdaiazpiko moztailearekin pintxo-potea egiteko eta Ekain pailazoaren, Imanol Ituiño magoaren eta Lur Aranburu kontortsionistaren ikuskizunaz gozatzeko aukera izan zuten bertaratu ziren herritarrek, eta asko izan ziren hautu hori egin zutenak.
Atzokoa, baina, hasiera besterik ez zen izan; izan ere, igande iluntzera arteko egitaraua prestatu dute urteurrenaren harira, eta besteren artean, bertso saioa, bazkaria eta kontzertuak izango dira.
Hona hemen igande iluntzera arteko egitaraua:
Gaur, ostirala
- 22:30. 32 urtez bertso saioa, Joanes Azpillagarekin, Eli Pagolarekin, Oier Etxeberriarekin eta Ane Labakarekin.
Bihar, zapatua
- 14:30. Bazkaria.
- 22:00. Diraki eta Trini Fox taldeen kontzertuak.
- Ondoren, etxeko musika.
Etzi, igandea
- 19:00. Zugaren kontzertu akustikoa.
(Argazkiak: Orkatz kultur elkartea)