Bertso saioarekin, urteurreneko egitarauaren erdia bete dute Orkatzen

Aitziber Arzallus 2025ko eka. 14a, 12:38

Gaurkoa izango da ospakizun egun nagusia. Bazkaria egingo dute, gauean Diraki eta Trini Fox taldeen kontzertuak izango dira, eta etxeko musikarekin bukatuko dute eguna. 

Ostegunetik 32. urteurrena ospatzen ari dira Orkatz kultur elkartean, eta atzo gaueko bertso saioarekin, egitarauaren erdia bete dute dagoeneko. 32 urtez izenburupean Joanes Azpillaga, Eli Pagola, Oier Etxeberria eta Ane Labaka bertolariak aritu ziren kantuan, Ander Larrañaga gai jartzailearen aginduetara. 

Hala ere, ospakizun egun nagusia gaurkoa izango dute. Eguerdian, 14:30ean hasita, bazkaria egingo dute, eta gauean, 22:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira. Diraki taldea izango da oholtzara igotzen aurrena, eta haren atzetik Trini Foxek emango du kontzertua. Ondoren, etxeko musikarekin jarraituko du festak. 

Urteurrenaren bueltan antolatu dituzten ekitaldietan azkena, baina, bihar izango da. Hain zuzen ere, Zugak kontzetu akustikoa emango du, 19:00etan hasita. 

Hona hemen gaurko eta biharko egitaraua:

Gaur, zapatua

  • 14:30. Bazkaria.
  • 22:00. Diraki eta Trini Fox taldeen kontzertuak.
  • Ondoren, etxeko musika.

Bihar, igandea

  • 19:00. Zugaren kontzertu akustikoa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide