Urola Erdiko Kontseilu Sozialistako kideak oinarrizko produktuen bilketa handia egiten ari dira egunotan. Hain zuzen ere, atzo hasi ziren, eta gaur eta astelehenean ere Azpeitiko, Azkoitiko eta Zestoako supermerkatuen atarietan egongo dira, herritarrek beren ekarpenak egin ditzaten.
Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak herritarrei dei egin die egitasmoan parte hartzera, eta gogorarazi du horretarako hainbat modu dituztela. Adibidez, ES65 3035 0020 5702 0008 5892 kontu korrontera ekarpen ekonomikoa egin dezakete, edo baita boluntario gisa lagundu ere; horretarako, 688 76 90 47 telefono zenbakira deitu edo idatzi beharko dute.
Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak 40 familia eta 200 pertsona baino gehiagori ematen dizkio oinarrizko produktuak hilabetero.