Odol Emailearen Nazioarteko Egunean, plazara irten dira Azpeitiko ordezkaritzakoak

Mailo Oiarzabal 2025ko eka. 14a, 16:17

Nagore Alkorta alkatea, odol emaileen Azpeitiko ordezkaritzako kideekin, gaur, plazan. (Utzitakoa)

Informazio mahaia jarri dute goizean Sanagustinpean, eta gaurko egunaren mezua erakusten duen kartela jarri dute udaletxeko balkoian.

Gaur, ekainaren 14a, Odol Emailearen Nazioarteko Eguna da, eta data seinalatuarekin bat eginez, plazara irtetea erabaki dute odol emaileen Azpeitiko ordezkaritzako kideek.

Horrela, informazio mahaia jarri dute goizean Sanagustinpean, odola ematearen garrantziaren zein beren lanaren berri emateko eta herritarren arreta pizteko asmoarekin. Azpeitiko Udalak ere bat egin du gaurko egunarekin, eta odol emaileek gaurkorako prestatutako kartela zintzilikatu dute udaletxeko balkoitik. Horrez gain, Nagore Alkorta alkatea ere elkartu da gaur plazan herriko odol emaileen ordezkariekin.

Odol Emaileen Nazioarteko Egunaren kartela, udaletxeko balkoian. (Utzitakoa)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide