Amusteiren kontzertua Sanagustinen izango da, eta ez plazan

Aitziber Arzallus 2025ko eka. 14a, 18:29

Amustei taldea. (Amustei)

Eguraldi txarragatik erabaki dute Bergarako rock boskotearen kontzertua aterpean egitea. 19:00etan hasiko da emanaldia, Sanagustin kulturgunean. 

Amustei taldea gaur arratsaldean herriko plazan kontzertua ematekoa zen, baina eguraldiak laguntzen ez duela eta, emanaldia Sanagustin kulturgunera lekualdatzea erabaki dute antolatzaileek. 19:00etan hasiko da Bergarako boskotearen kontzertua. 

Mikel Garatek, Kepa Leturiak, Iñigo Irizarrek, Joseba Aldanondok eta Iñigo Ibarzabalek osatutako taldeak orain arteko bere disko bakarra aurkeztuko du. Izan ere, musikaren munduan eskarmentu handia duten kideek osatutako talde berria da Amustei eta 2023an plazatu zuen lehen disko hori.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide