Lasaotarren Eguna ospatu zuten atzo Azpeitia eta Zestoa arteko auzoan, uda atarian ohiko bihurtu duten festa eguna.
Arratsaldetik gauera bitartean hainbat ekintzarekin gozatzeko parada izan zuten lasaotarrek eta festa usainera hara joandakoek. Bingo musikatuarekin ekin zioten egitarauari 16:00etan, eta hortik aurrera haurren jolasak zein pilota partidak izan zituzten aukeran, eguna auzo afariarekin borobildu aurretik.
(Argazkiak: Aitziber Arzallus)