Suhar Gesalagak lan txukuna egin du Euskal Herriko Eskolartekoaren finalean

Aitziber Arzallus 2025ko eka. 15a, 15:45

Suhar Gesalaga Euskal Herriko Eskolartekoaren finalean abesten, atzo, Arantzan (Nafarroa). (Bertsozale elkartea)

Arantzan (Nafarroa) izan da finala, eta han kantatu duten hamahiru bertsolarietako bat izan da azpeitiarra. Finalaren bigarren fasera sailkatzea lortu du Gesalagak. Txapela, berriz, Unax Aizpurua saratarrak (Lapurdi) jantzi du.

Euskal Herriko Eskolarteko Bertso Txapelketaren finala jokatu zuten atzo Arantzan (Nafarroa). Zazpi herrialdeetako hamahiru bertsolari igo ziren oholtzara, eta horietako bat Suhar Gesalaga azpeitiarra izan zen. Bi zati izan zituen saioak, eta bigarrengora hamahirutik sei onenak pasatu ziren; tartean, Gesalaga. Horrenbestez, azpeitiarrak lan txukuna egin zuen atzoko saioan. Txapela Unax Aizpurua saratarrak (Lapurdi) jantzi zuen. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide