Zugaren kontzertuaren zain, ondo ospatuta utzi dute Orkatzen 32. urteurrena

Mailo Oiarzabal 2025ko eka. 15a, 16:46

Gaur, kontzertu akustikoa emango du Zugak Orkatzen, 19:00etan, eta horrekin agurtuko dute aurtengo urteurrena.

Orkatz kultur elkartearen 32. urteurrenaren ospakizunak azken egunera iritsi dira. Gaur, kontzertu akustikoa emango du Zugak Orkatzen, 19:00etan, eta horrekin agurtuko dute 32. urteurrena.

Atzo, ospakizunen egun nagusian, Orkatzen bertan elkartu ziren bazkaltzeko hainbat lagun, eta gauean Diraki eta Trini Fox taldeen kontzertuek musika eta beroa eraman zituzten Orkatzera.

(Argazkiak: Orkatz)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide