Gaztetxoen Antzerki Eskolako ikasleek ikasturte bukaerako emanaldia eskainiko dute gaur, igandea, Soreasu antzokian, eta asko izan dira horiek ikustera joan diren herritarrak. Alaitz Olaizolak eta Xanti Agirrezabalak zuzentzen dituzten antzerki taldeetako haurrek eta gaztetxoek bost obra antzeztu dituzte guztira: Tatanic, Nor da Zuriñe?, Ikusten ez baduzu, ikusiko duzu, Euskal School eta Bukaera.