Urrestillako sanjoanak

Zimitorioan ospatu dute Urrestillako Jubilatuen Eguna

Mailo Oiarzabal 2025ko eka. 16a, 11:26

Berritze lanak tarteko, Antxieta elkartea itxita dago, eta eliz atariko estalpean moldatu behar izan dute aurten. 56 lagun elkartu ziren bazkaritan eta Maria Zubizarreta izan da aurten omendua.

Jubilatuen Egunarekin osatu zuten igandean sanjoanen atariko lehen asteburua. Urte askoren ondoren, aurten elizako zimitoriora itzuli da jubilatuen bazkaria, baina halabeharrez. Izan ere, festa batzordearen laguntzarekin bazkaria ematen duen Antxieta elkartean egin izan dute bazkari hori aspaldiko urteetan, baina berritzeko lanetan ari dira Antxietan, eta itxita dago. Horregatik, elkartekoak eta festa batzordekoak beste era batera moldatu behar izan dira aurten, baina betiko giro onarekin egin zituzten hamaiketakoa zein bazkaria jubilatuek.

56 lagun elkartu ziren zimitorioan jarritako mahaien bueltan. Maria Zubizarretak jaso ditu aurten omenaldia eta lore sorta, eta bazkalondoan bingo saioarekin izan zuten entretenimendua zimitorioan elkartutakoek.

(Argazkiak: Mailo Oiarzabal eta Urrestillako Festa Batzordea)

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide