Gas isuria izan da Jose Artetxe kalean

Maddi Txintxurreta

Suhiltzaileen kamioia Jose Artetxe kalean. (Urtzi Oteiza)

Kamioi batek Jose Artetxe kaleko gas-hodi bat jo du, eta isuria eragin. Suhiltzaileek kontrolpean dute egoera.

Gaur goizean, asteartea, kamioi batek gas-hodi bat jo du Azpeitiko Jose Artetxe kalean eta, ondorioz, gas isuria izan da, Udaltzaingoak jakitera eman duenez.

Suhiltzaileak isuria izan den lekura agertu dira eta gasa moztu dute arriskuak ekiditeko. Beraz, egoera kontrolpean dute jada.

Gaurko ametsak biharko albiste izan daitezen, beharrezkoa dugu zure babesa.


Egin bazkide