Kulturaz kultur kooperatibaren Dinamoa sormen guneko espazioetan egiten dituzten proiektuetan oinarritutako argazki erakusketa zabaldu dute Sanagustin kulturgunean. Erakusketa horren bidez, orain artean Dinamoan bizotako esperientziak plazara, herrira, atera nahi izan dituzte.
Kulturazek azaldu duenez, Dinamoa "sormen gune zabala da, anitza, askea, irekia; sormen diziplina eta adierazpen orori bide emateko laborategia".