Luis Agirre 'Katxi'-k jarraituko du Domusa Teknik ISBren gidari

Nerea Uranga 2025ko eka. 17a, 12:09

Luis Agirre 'Katxi' saskibaloi entrenatzailea. (ISB)

Iraurgiko LF Challenge mailako taldea zuzenduko du 2025-2026 denboraldian ere entrenatzaile azpeitiarrak.

Etxeko saskibaloi taldea gidatzen jarraituko du beste denboraldi batez Luis Agirre Katxi entrenatzaile azpeitiarrak, hain zuzen ere LF Challenge mailako Domusa Teknik ISB zuzenduko du 2025-2026 denboraldian ere.

Agirrek 2023an hartu zuen Iraurgi saskibaloi klubeko emakumeen lehen taldea zuzentzeko ardura, Joseba Lizarralde Rubio-ren lekukoa hartuta. 2023-2024 denboraldian egindako lanari esker, Domusa Teknik ISBk LF Challenge ligara igotzea lortu zuen, eta bukatu berri den sasoian maila oso ona erakutsi du taldeak emaitza bikainak lortuz.

2018-2019ko denboraldian ere Iraurgi emakumeen lehen taldearen entrenatzailea izan zen Agirre, eta aurretik Iraurgiren harrobiko hainbat talde entrenatu zituen.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide