Hit Bound eta Upyard taldeen reggae doinuek dantzan jarri zuten Sanagustin kulturgunea joan de ostiral gauean. Etxeko musikariak nagusi dira Hit Bounden, eta bazegoen ikusmina 2022an sortutako taldearen zuzenekoa jarraitzeko.
Upyard talde bizkaitarraren aurretik aritu ziren Hit Boundekoak Sanagustinen, eta bi taldeen zuzenekoen ondoren ere reggae musikaz gozatzen jarraitzeko modua izan zuten zaleek, Roots Brothers disko jartzaileen eskutik.
Kulturaz kooperatibaren Artxibategi Digitaletik hartutako irudiak dira goikoak; ekainaren 13ko kontzertuen irudi bilduma osoa han ikus daiteke.