Iritzia

Abel, 300. zenbakian ezin

Enekoitz Esnaola Karrera 2025ko eka. 18a, 12:18

Abel Segurola.

Abel Segurola artzaina hil da, 55 urte zituela. Uztarria herri aldizkariaren 1. zenbakian elkarrizketa egin nion. 100.ean eta 200.ean ere bai, eta 300.erako hitzordua jarria genuen.

Lehengo astean Azpeitia Guka herri aldizkaria leitzen ari nintzela, fijatu nintzen 283. zenbakia dela, eta "ea noiz tokatzen den Abel berriz ere elkarrizketatzea..." nioen neure artean, kalkulu batzuk egiten hastean. Hitzordua klasiko bihurtzen hasia zitzaigulako: Uztarria Azpeitiko herri aldizkariaren 1. zenbakian Abel Segurola artzainaren orrialde bateko elkarrizketa argitaratu genuen, 1999ko azaroan, eta hitzartu genuen 100. zenbakian ere egingo genuela elkarrizketa, ahal bazen. Egin genuen, eta 2008ko azarokoan atera zen. Eta esan genuen 200. zenbakian ere egingo genuela, ahal bazen. Egin genuen, eta 2017ko abendukoan publikatu zen. Atzeneko bietan ere, orrialde batekoa eta Uztarrian. 300. zenbakirako hitzordua jarri genuen. Azpeitia Gukaren 2026ko azarokoa izango da 300.a. Ezingo dugu egin elkarrizketa: Abel hil da, gaur, 55 urte zituela.

Hemen, aipatutako hiru elkarrizketak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide