Herritarren Arreta Zerbitzuak udako ordutegia izango du gaurtik aurrera

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 19a, 15:14

Herritarren Arreta Zerbitzuaren bulegoa, udaletxeko lehenengo solairuan.

Astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era egongo da zabalik. Irailaren 1ean bueltatuko da ohiko ordutegira.

Azpeitiko Udalaren Herritarren Arreta Zerbitzuak udako ordutegia izango du gaurtik aurrera: astelehenetik ostiralera, 07:30etik 14:30era egongo da zabalik zerbitzu horrek udaletxeko lehen solairuan duen bulegoa, eta ostegun arratsaldeetan, berriz, itxita egongo da, ohiko ordutegian ez bezala. Irailaren 1ean itzuliko da arreta zerbitzua ohiko ordutegira.

Hala ere, udalak jakinarazi duenez, ordutegi horretatik kanpo, igerilekuan dagoen izapide elektronikoak egiteko gailuaren bidez egin daitezke zenbait tramite.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide