Urrestillara joateko autobus zerbitzua izango da sanjoanetan

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 20a, 08:15

Herritarrak suaren bueltan Urrestillan, 2023ko San Joan bezperan. (Aitziber Arzallus)

Bihar eta astelehenean Azpeititik Urrestillara joateko autobus zerbitzua jarriko dute. Bestalde, bihartik iganderako eta astelehenetik astearterako gauetan Azpeitira itzultzeko autobusak izango dira.

Sanjoanak direla eta, bihar, larunbata, eta astelehenean, autobus zerbitzu berezia jarriko dute martxan Azpeititik Urrestillara joateko. Bihartik iganderako eta astelehenetik astearteko gauean, berriz, Azpeitira itzultzeko autobusak egongo dira.

Bihar, 20:40ko lineako autobusaz gain, 22:30ean autobusa abiatuko da Azpeititik. Egun horretan, 21:00etan hasita, kontzertuak eskainiko dituzte Ostarte eta Ezpika taldeek nahiz DJ Kanpaxek. Itzulerako autobusak, berriz, 01:30ean, 03:30ean eta 06:00etan abiatuk dira Urrestillatik.

San Joan bezperan zuhaitza sartu eta suaren bueltan dantza egingo dute Urrestillan; bada, festetako egun handiaz gozatu nahi dutenek, 19:15ean nahiz 20:40ean izango dute Azpeititik autobusez joateko aukera. Bueltako autobusak, halaber, 03:30ean eta 06:30ean izango dira.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide