Ekainaren 24ko batzarretik hasita, Azpeitia Uri Buru Batzarrak 19:30ean egingo ditu hilabeteroko bilerak aurrerantzean, ohiko ordua ordu erdi aurreratuta.
Datorren asteartean, hilak 24, egingo dute ekaineko bilera eta, beraz, 19:30ean hasiko da, 20:00etan beharrean. Beti bezala, batzokian elkartuko dira, eta alderdikide guztiei bertaratzeko eskaera egin die Azpeitia Uri Batzarreko arduradunek.