Lan istripu bat izan da Nuarbeko Eizagirre auzoan

Erredakzioa 2025ko eka. 20a, 11:15

Ertzaintzak Gukari baieztatu dionez, pertsona bat zauritu da makina batekin lanean ari zela. Osasun zentro batera eraman dute zauritutako pertsona. 

Lan istripu bat izan da gaur goizean Nuarbeko Eizagirre auzoan. Ertzaintzak Gukari baieztatu dionez, pertsona bat zauritu da makina batekin lanean ari zela. Ez dute konfirmatu istripua gertatu den leku edo gune zehatza. Dena den, Udaltzaingoak jakinarazi duenez, behargina atzerako hondeamakina batekin ari zen lanean istripuaren unean.  Udaltzainak, ertzainak, anbulantziak eta suhiltzaileak bertaratu dira istripuaren lekura. Ertzaintzaren arabera, osasun zentro batera eraman dute zauritutako pertsona. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide