Juan Antxieta musika eskolan ikasturtea bukatu dute, baina saninazioak bitartean, kaleko hainbat emanaldi dituzte, hala nola Elizkaleko festetan edota saninazioetako Umeen Egunean. Gaur arratsaldean, esaterako, Ostiral Musikatuak egitasmoaren barruan, kalejira eta erromeria egin dituzte musika eskolako trikitilariek.
19:00etan hasi dute kalejira trikitilariek Perez Arregi plazatik, eta Alde Zaharreko kaleak girotu ondoren, hasierako tokian erromeria egin dute hainbat pieza joz. Arratsaldeak aurrera egin arren, bero egiten zuen Perez Arregi plazan ere, eta jendea ez da animatu dantzara; hala ere, terrazetako aulkiak beteta egon dira.