Festarako giro bikainarekin atzo iluntzean Ostarte, Ezpika eta Kanpax DJaren kontzertuak izan ziren Urrestillan, eta jaiak gaur goizaldeko ordu txikiak arte jarraitu du. Gaur atseden eguna izango dute urrestildarrek, biharko indarrak hartzeko. Izan ere bihartik ostegunera arte etengabekoak izango dira sanjoanak.
Ekainak 23, astelehena, San Joan bezpera
- 21:00. Pregoia eta jaien hasierako suziria.
- Ondoren, herri afaria.
- 00:00. San Joan zuhaitza sartzea.
- 00:30. San Joan sua piztea eta suaren inguruan dantzaldia.
- Jarraian, Laket taldearekin erromeria.
Ekainak 24, asteartea, San Joan eguna
- 09:00. Trikitilari gazteen kalejira.
- 12:00. Prozesioa eta meza.
- 13:15. Buruhandien kalejira.
- 19:00. Kontzertuak: Andoni Ollokiegi, Labankada eta DJ Fury.
Ekainak 25, asteazkena, San Joan Txiki eguna
- 12:30. Sagardo dastaketa.
- 14:00-14:45. Mus Txapelketarako izen-ematea.
- 15:15. Mus Txapelketa.
- 16:00. Puzgarriak.
- 17:30. Merienda.
Ekainak 26, osteguna, San Joan Hirugarrena
- 17:00. Umeentzako jolasak.
- 18:30. Patata tortilla lehiaketa.
- Ondoren, zuhaitzaren entierroa.