Suaren bueltan festa izango da gaur gauean plazan

Julene Frantzesena 2025ko eka. 23a, 09:03

San Joan bezpera batean sua plazan.

22:00etan hasiko da ekitaldia, eta Itsasi dantza taldeko kideak ariko dira dantzan. Festa nagusia Urrestillan izango da, gauerdian sartuko baitute lizarra plazan.

Gaur, San Joan bezpera, ohiturari segituz, Azpeitiko plazan ere sua piztuko dute. Usadioari eutsiz, herriko auzoetan eta baserri atarietan ez ezik, plazan ere suaren bueltako festa izango da. 22:00etan hasiko da ekitaldia, eta Itsasi dantza taldeko kideak ariko dira dantzan.

Egun handiak Urrestillan

Festa nagusia, baina, Urrestillan izango da gaur iluntzetik aurrera. Gauerdian lizarra sartuko dute plazan, eta sua ere piztuko dute. 21:00etan pregoia irakurri eta suziria botako dute, eta ondoren, herri afaria egingo dute. Gero, gauerdia pasatuta, Laket taldek erromeria eskainiko du.

Hara joateko eta Urrestillatik Azpeitira itzultzeko autobus zerbitzu berezia izango da gaur. 19:15ean eta 20:40an aterako dira autobusak Azpeititik, eta bueltako autobusak 03:30ean eta 06:30ean izango dira.

Hona hemen Urrestillako datozen egunetako egitaraua:

Gaur, San Joan bezpera

  • 21:00. Pregoia eta jaien hasierako suziria.
  • Ondoren, herri afaria.
  • 00:00. San Joan zuhaitza sartzea.
  • 00:30. San Joan sua piztea eta suaren inguruan dantzaldia.
  • Jarraian, Laket taldearekin erromeria.

Bihar, San Joan eguna

  • 09:00. Trikitilari gazteen kalejira.
  • 12:00. Prozesioa eta meza.
  • 13:15. Buruhandien kalejira.
  • 19:00. Kontzertuak: Andoni Ollokiegi, Labankada eta DJ Fury.

Etzi, San Joan Txiki eguna

  • 12:30. Sagardo dastaketa.
  • 14:00-14:45. Mus Txapelketarako izen-ematea.
  • 15:15. Mus Txapelketa.
  • 16:00. Puzgarriak.
  • 17:30. Merienda.

Ekainak 26, osteguna, San Joan Hirugarrena

  • 17:00. Umeentzako jolasak.
  • 18:30. Patata tortilla lehiaketa.
  • Ondoren, zuhaitzaren entierroa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide