Odol ateraldia egingo dute asteazkenean

Maddi Txintxurreta 2025ko eka. 23a, 15:46

Hainbat herritar odola ematen, artxiboko irudi batean. (Maialen Etxaniz)

16:30etik 20:30era egingo dituzte ateraldiak Azpeitiko Odol Emaileen Elkartekoek, Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko solairuko lokalean.

Azpeitiko Odol Emaileen Elkarteak ohartarazi du herritar batuzek odola emateari uzten diotela uda garaian, eta ohartarazi garai horretan berdin-berdin behar izaten direla odol erreserbak. Hala, asteazken honetan hileroko odol ateraldia egingo dute Elizkaleko Bizi Berri eraikinaren beheko solairuko lokalean. Ohi bezala, 16:30etik 20:30era egingo dituzte ateraldiak.

Odola eman nahi dutenek aurrez txanda hartu beharko dute ezinbestean. Horretarako bi aukera daude: Gotatanta.eus webgunearen bidez edo 943-00 78 84 telefono zenbakira deituta. Erreserba faltarik egon ez dadin, baldintzak betetzen dituen herritar oro odola ematera deitu dute.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide