Beste leku askotan bezala, Azpeitiko San Martin egoitzan ere San Joan sua piztu zuten atzo, astelehena, eta horren bueltan elkartu ziren egoiliarrak eta langileak. Gainontzeko tokietan ez bezala, baina, goizez egin zuten ospakizuna egoitzan.
Paper eta egur erreak sutzarrean egiten duen soinuak lagunduta, gainera, Luix Beltza eskolako gazteek eskaini zuten dantzaldiaz gozatu zuten egoiliarrek.