Urrestillako sanjoanak

San Joan eguneko prozesioa egin dute Urrestillan

Nerea Uranga 2025ko eka. 24a, 13:27

Festetako egun handia dute gaur Urrestillan, San Joan eguna. Eguerdira bitartean trikitilarien, Azpeitiko musika bandaren eta buruhandien kalejira, prozesioa eta meza izan dituzte. 19:00etatik aurrera kontzertuak izango dira.

Bero sargoriarekin egin dute gaur Urrestillan San Joan eguneko prozesioa, eta itzal bila ere ibili da jendea prozesioan irten baino lehen. Aurretik trikitilari gazteek kalejira egin dute, baita Azpeitiko musika bandak ere. Kale buelta egin ondoren, bandak prozesioan irten du herritarrekin batera.

Urrestillako buruhandiak eta erraldoiak ere gaur kalejiran atera dituzte.

Arratsaldean, 19:00etatik aurrera, kontzertuak izango dira Urrestillan. Andoni Ollokiegi, labankada eta Fury DJa ariko dira plazako agertokian.

Ostegunera arte ospatuko dituzte sanjoanak Urrestillan. Bihar,  San Joan Txiki eguna ospatuko dute, eta sagardo dastaketa eta mus txapelketa izango dira protagonista. Ostegunean, San Joan Hirugarrenean, patata tortilla lehiaketa egin ondoren botako dute atzo sartu zuten lizarra.

Hona hemen datozen egunetako egitaraua:

Gaur, San Joan eguna

  • 19:00. Kontzertuak: Andoni Ollokiegi, Labankada eta DJ Fury.

Bihar, San Joan Txiki eguna

  • 12:30. Sagardo dastaketa.
  • 14:00-14:45. Mus Txapelketarako izen-ematea.
  • 15:15. Mus Txapelketa.
  • 16:00. Puzgarriak.
  • 17:30. Merienda.

Ekainak 26, osteguna, San Joan Hirugarrena

  • 17:00. Umeentzako jolasak.
  • 18:30. Patata tortilla lehiaketa.
  • Ondoren, zuhaitzaren entierroa.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide