Getariatik Iñurritzara goiz ibilaldia antolatu du Baigera jubilatuen eta pentsiodunen elkarteak uztailaren 26rako. Dagoeneko zabaldu dute txangorako izena emateko epea; uztailaren 23ra arte egongo da horretarako aukera Baigeraren bulegoan.
Uztailaren 26an San Martin egoitzaren paretik aterako da autobusa Getariara. Handik Iñurritzako biotopora (Zarautz) egingo dute paseoa, eta bazkaria hango Udaberri elkartean egingo dute gero. Ibilaldira eta bazkarira joan nahi dutenek hogei euro ordaindu beharko dute.