Arte eta Diseinuko ikasleen lanak ikusgai daude Betharramen

Nerea Uranga 2025ko eka. 25a, 08:31

Bi lagun atzo erakusketan. (Nerea Uranga)

Askotariko teknikak erabilita osatutako lanak jarri dituzte aretoko hormetan. Igandera arte egongo da irekita erakusketa.

Ikasturtea bukatuta, Arte eta Diseinu Eskolako ikasleek gauzatutako lanak ikusgai jarri dituzte Betharrametako erakusketa aretoan. Askotariko teknikak erabilita osatutako lanak jarri dituzte hormetan.

Igandera arte egongo da irekita erakusketa; gaur, bihar eta etzi, 18:00etatik 20:00etara; eta larunbatean eta igandean 12:00etatik 14:00etara.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide