Euskal preso, iheslari eta deportatuen eskubideen aldeko hileko azken ostiraletako aldarriak Azpeitiko plazara itzuliko dira gaur.
Maiatzean, Sanjuandegiko festekin batera Palestinaren alde han egin zuten mobilizazioarekin bat egin zuen Azpeitiko Sarek, azken ostiraleko plazako deialdia alboratuta. Gaur, ekaineko azken ostiralarekin, herriko plazan egin dute berriro hitzordua, 19:00etan.