Azpeitiko Ekoetxeak Loiolan dagoen Igarako errota ezagutzeko bisitak antolatu ditu uztailaren 6rako, iganderako. Familiei zuzendutako ekintza izango da, eta han parte hartzen dutenek XVIII. mendeko ur errotaren nondik norakoak ezagutzeko aukera izango dute.
11:00etan eta 12:00etan doako bisita gidatu bana eskainiko dute, eta lekua mugatua izanik, aurrez izena eman beharko da, hemen. Informazio gehiago nahi duenak, berriz, info.azpeitia@ekoetxea.eus helbidera idatzi edo 943-81 24 48 telefono zenbakira hots egin dezake.