Organoaren Nafarroako gaitaren doinuak uztartuta entzuteko aukera izan zuten musikazaleek atzo, ostirala, Loiolako santutegian. Iban Erguy organistak eta Jean Pierre zein Christophe Dumoulin gaiteroek eskaini zuten emanaldia santutegian, eta herritar ugarik jo zuen hara, haien uztarketaren emaitzaz gozatzera.
Dumoulin abizena duten gaita-jotzaileak Baionako Leon elkarteko kideak dira, eta lan handia egin dute gaitarekin euskal musika tradizionalaren hedapenari eta transmisioari lotuta. Halaber, askotariko emanaldietan parte hartu izan dute, hala nola Baionako zein Iruñeko erraldoien desfileetan, euskal dantzen ikuskizunetan, pastoraletan nahiz kontzertu hainbatetan. Haiekin batera aritu zen Erguy organista.
(Argazkiak: Ihintza Elustondo)