ISBk denboraldiko jokalari eta entrenatzaile onenak saritu ditu

Andoni Elduaien 2025ko eka. 28a, 17:48

ISBk saritu dituen jokalariak eta entrenatzailea, Loiola hotelaren atarian. (Mikel Amenabar 'Otola')

Loiola hotelean egin du Iraurgi saskibaloi taldeak denboraldi amaierako bazkaria, eta ondoren, hamar taldetako jokalari onenak eta klubeko entrenatzaile onena saritu dituzte.

Iraurgi saskibaloi taldek denboraldi amaierako bazkaria egin du gaur, zapatua, Loiola hotelean. Klubeko jokalariak, entrenatzaileak, ordezkariak eta zuzendariak elkartu dira han sasoia lagunarteko bazkari batekin agurtzeko. Bazkalostean, berriz, klubaren hamar taldetako jokalari onenak eta klubeko entrenatzaile onena saritu ditu ISBk. 

Hona hemen sarituen zerrenda: 

  • Biele ISB: Ierai Azpitarte
  • Domusa Teknik ISB: Juana Molina
  • Disdira bitxitegia ISB: Eneko Errasti
  • Errotaundi okindegia ISB: Ander Azkue
  • Txintxu gozotegia ISB: Nerea Amiano
  • Alter Consulting ISB: Denis Arzalluz
  • CPK ISB: Janitz Macho
  • Fundibide ISB: Miren Iturtzaeta
  • Inar Optika ISB: Klara Galarraga
  • Fiskalan ISB: Nora Sudupe
  • Entrenatzaile onena: Xuban Etxeberria

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide