Mendizaliek jatetxea, Gastronomika Talent sarietako hautagaien artean

Julene Frantzesena 2025ko eka. 30a, 09:31

Azpeitiko Mendizaliek tabernaren ataria.

Jatetxe jasangarriaren saria lortzeko hautagaietako bat da Nahia Plazaolaren eta Julen Berrondoren Azpeitiko jatetxea. Hilaren 16an banatuko dituzte sariak Donostiako Maria Cristina hotelean.

Martxan da Gipuzkoako gastronomian aritzen diren belaunaldi berriak saritzea xede duen Gastronomika Talent sarien aurtengo edizioa. Aurten ere hainbat sari banatuko dituzte, eta horietako bat jasotzeko lehian da Azpeitiko Mendizaliek jatetxea.

Hain zuzen ere,  jatetxe jasangarriaren saria lortzeko hautagaietako bat da Azpeitiko Mendizaliek; Nahia Plazaola eta Julen Berrondo jatetxearen jabeak daude saria eskuratzeko hautagaien artean. Haiekin batera daude sarirako hautatuta Ormaiztegiko Kuko jatetxea zein Hernaniko Errioguarda Enea.

Hilaren 16an banatuko dituzte sariak Donostiako Maria Cristina hotelean, eta han izango dira hautagaiak. Aurtengo epaimahaia Elena Arzak, Martin Berasategi eta David de Jorge sukaldariek osatu dute, Mikel Ubarretxena Gipuzkoako Ostalaritzako presidentearekin, Basque Culinary Centerreko zuzendaritza kide Idoia Callejarekin nahiz Guille Viglione gastronomoarekin batera.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide