Bihar, uztaileko lehen egunarekin, egingo du Azpeitiko Udalak hileko ohiko bilkura. 19:00etan egin dute hitzordua, ohi bezala, udaletxeko areto nagusian.
Lan zerrenda laburra izango du udalbatzarrak, eta bi gai nabarmen: an jazarpenaren gaineko protokoloa eta Gazari buruzko EAJren mozioa.
Hau da lan zerrenda osoa:
- 2025eko maiatzaren 6an egindako bilkuraren akta onartzea.
- Lan jazarpena, sexu eta genero jazarpena barne, prebenitu, esku hartu eta erreparatzeko protokoloa onartzea.
- Alkateak 2025eko maiatzean emandako ebazpenen berri ematea.
- Israelek Gazan egindako operazio militanen inguruan EAJ taldeak aurkeztutako mozioa.
- Galderak eta erreguak.