Kitziki, Rekiem, Karena eta Pertz taldeek kontzertuak eskainiko dituzte zapatuan, 21:00etan, Sanagustin kulturgunean. Emanaldi kolektiboa izango da larunbatekoa, eta herritarrek doan gozatu ahal izango dute Arkupehotsak egitasmoaren barruko hitzorduaz.
Rekiem Azpeitiko taldeak metal eta rock doinuak egiten ditu, eta lehen kontzertua Zarauzko Hiruputzu gaztetxean eskaini zuen; laster LP bat kaleratuko du. Kitzikik, berriz, erromeria estiloko emanaldiak eskaintzen ditu. Duela urtebete Elgoibarren sortu zuten taldea, eta lehen emanaldia Azkoitiko Abaraxka aterpetxean eskaini zuen.
Karena taldeako kideak Antzuolakoak eta Hernanikoak dira, eta pop eta folk doinuak eskaintzen dituzte horiek 2022az geroztik; lehen diskoa iaz kaleratu zuen taldeak. Pertz, berriz, Zumaiako pop-rock taldea da, eta martxoan Ezarritako arauak diskoa kaleratu zuen.