Gaurtik aurrera, udako ordutegia izango du Udal Liburutegiak

Julene Frantzesena 2025ko uzt. 1a, 08:00

Udal Liburutegiaren ataria. (Maialen Etxaniz)

Uztailean, astelehenetik ostiralera izango da irekita, 08:30etik 14:00etara. Abuztuko lehen hamabostaldian itxita izango da gunea, eta bigarrengoan udako ordutegia izango du.

Gaurtik, udako ordutegia izango du Udal Liburutegiak. Uztailean, astelehenetik ostiralera izango da irekita, 08:30etik 14:00etara, eta arratsaldeetan ez dute zabalduko, ezta asteburuetan ere.

Halaber, abuztuko lehen hamabostaldian itxita egongo da Enparan Dorretxean kokatutako liburutegia, eta abuztuaren erditik aurrera, berriz, udako ordutegia izango du ostera. Horrenbestez, irailaren hasierara arte, astegunetan goizez zabalduko dute eremua.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide