Maite Etxezarretak Etxarri Aranazko Triku Trail mendi lasterketa irabazi du

Aitziber Arzallus 2025ko uzt. 1a, 09:00

Maite Etxezarreta igandean, Triku Trail probako helmugara iritsi zen unean. (Utzitakoa)

Korrikalari azpeitiarrak bi ordu eta hamalau minutu pasatxo behar izan ditu 21 kilometroko ibilbidea egiteko. Bigarrenari ia hiru minutuko aldea aterata jantzi du txapela.

Maite Etxezarrena azpeitiarrarentzat izan zen herenegun, igandea, Etxarri Aranazen (Nafarroa) jokatu zuten Triku Trail mendi lasterketako txapela. Korrikalari azpeitiarrak bi ordu eta hamalau minutu pasatxo (02:14:30) behar izan zituen 21 kilometroko ibilbidea egiteko, eta bigarrena helmugaratu zen korrikalariari, Ainhoa Itxausti segurarrari (Gipuzkoa), ia hiru minutuko aldea aterata lortu zuen txapela janztea.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide