Donosti Cup txapelketako partidak jokatuko dituzte bihartik ostiralera Garmendipe futbol zelaian

Andoni Elduaien 2025ko uzt. 7a, 08:00

Hainbat lagun, iaz, Garmendipen jokatutako partida batean. (Donosti Cup)

Euskal Herriko nahiz nazioartetik iritsitako futbol taldeek jokatuko dituzte futbol partidak Garmendipe futbol zelaian. Bihar, etzi, ostegunean eta ostiralean izango dira lehiak han.

Gaur hasiko da Donosti Cup futbol txapelketa. Guztira, 30 herrialdetako 900 taldek parte hartuko dute torneoan, eta horietatik 200 izango dira emakumeek osatutakoak. Denera, gutxi gorabehera, 16.000 pertsona bilduko ditu txapelketak. 2.000 partida inguru jokatuko dituzte datozen egunetan Gipuzkoako 60 futbol zelai baino gehiagotan, tartean Urola Kosta eskualdekoetan. 

Azpeitiko Garmendipe futbol zelaiak ere hartuko ditu horietako zenbait partida. Hain justu, bihartik ostiralera arte egunero izango dira partidak han. Bihar, esaterako, 11:00etan jokatuko dute lehen partida Tolosak eta CSF Team B taldeak. Bihar, sei partida jokatuko dituzte Garmendipen, hiruna asteazkenean nahiz ostegunean, eta bederatzi, ostiralean.

Honako lotura honetan ikus daitezke Garmendipe futbol zelaian jokatuko diren partiden ordutegiak.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide