Hil honetatik aurrera herriko hamahiru dendatan banatuko dituzte poltsa konpostagarriak, izan ere lehengo banaketa tokiei beste bi gehitu zaizkie: Arzubia kaleko Farmazabal parafarmazia eta Garmendi Gaineko Sein burdindegia.
Ondorioz, honako dendetan eskuratu ahalko dira poltsa konpostagarriak:
- Sanjuandegin: Aitzaki kirolak, Lasa gozotegia eta Jostaldi kirolak.
- Alde Zaharra: Bossi arropa denda, Elikagunea, Valverde drogeria, eta F. Villegas arrandegia.
- Jose Artetxe, Pablo VI.a, Artzubia eta Ildefontso Gurrutxaga: Inar optika, Kiribil ekodenda, Sugoi Delicatessen eta Farmazabal.
- Damaso Azkue eta Julian Elorza hiribidea: Ilargi mertzeria.
- Garmendi Gainean: Sein burdindegia.
Denda horietan etxerako poltsa txikiak eta sortzaile handientzako handiak banatuko dituzte. Poltsak doan eskuratu ahalko dira, helbidea esanda. Partikularrek poltsa txikien biribilki bat eskuratuko dute eskatutako bakoitzean. Dendek, tabernek, elkarteek eta bestelako sortzaile handiek, berriz, gehienez poltsa handien lau biribilki eraman ditzakete.