San Fermin Txiki Eguna ospatuko dute astelehenean udalekuetako gaztetxoek

Nerea Uranga 2025ko uzt. 4a, 08:30

Iazko San Fermin Txiki Egunean haurrak plazan. (Intza Trula)

12:00etan botako dute suziria plazan, eta gero korrikaldia egingo dute udalekuetakoek. Txikienak Sanjuandegin ibiliko dira, eta HH 4. mailatik gorakoak Alde Zaharrean.

Udaleku irekietako haurrek eta gaztetxoek San Fermin Txiki Eguna ospatuko dute astelehenean, uztailaren 7an. Udaletxetik irakurriko dute pregoia aurrena, eta 12:00etan suziria botako dute, korrikaldiari hasiera emateko.

HH 4. mailatik LH 4. mailara arteko gaztetxoek Alde Zaharrean egingo dute entzierro txikia. HH 2. eta HH 3. mailakoek, berriz, Sanjuandegin ospatuko dute San Fermin Txiki Eguna. 

San Fermin Txiki Eguneko ekitaldiaren aurretik hainbat jolas egingo dituzte udalekuetako gaztetxoek.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide