Elizkaleko festen antolakuntzan aritu diren herritarrek jakinarazi dutenez, banatu dituzte zozketako lau sariak. Izan ere, jaiak bukatuta, agertu dira 1.717, 1.252, 1.160 eta 368 zenbakidun boletoen jabeak.
Herritar horiek honako sari hauek irabazi dituzte: Zestoako bainuetxeko menu erlaxagarriaren bonua, Amenabar dendan gastatzeko ehun euroko bonua, Romaes dendan gastatzeko ehun euroko bonua eta Disdira bitxitegian gastatzeko ehun euroko bonua.