Showcooking saioa eskainiko dute bihar Elikagunean

Maialen Etxaniz 2025ko uzt. 3a, 17:15

(Elikagunea)

Azokako produktuekin egin daitezkeen askotariko jakiak ezagutzeko, sukaldatzeko eta dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Koxinatuko kideek gidatuko dute saioa. 

Bihar, ostiralez, showcooking saioa izango da Elikagunean, ostiraletako azoka probestuta. Koxinatuko kideek eskainiko dute saioa, eta azokako produktuekin egin daitezkeen askotariko jakiak ezagutzeko, sukaldatzeko eta dastatzeko aukera izango dute bertaratzen direnek. Ohiko ordutegian, 16:30etik 19:30era, egingo dute azoka nahiz sukaldaritza ikastaroa. 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide