Palestinari elkartasuna adierazteko eta Israelentzat boikota eskatzeko, biribilgunera

Mailo Oiarzabal 2025ko uzt. 5a, 08:37

Gazako sarraskia salatzeko atzoko elkarretaratzea. (Mailo OIarzabal)

Saihesbideko Sanjuandegi pareko bidegurutzean elkartu ziren atzo hainbat herritar, Elkar-ekinen hileroko deialdiarekin bat eginez. Deitzaileek salatu dute "kalez jantzitako hiru polizia kontzentrazioari argazkiak ateratzen" aritu zirela atzo.

Israel Gazan egiten ari den sarraskiak ez du etenik, eta 21 hilabete betetzera doan erasoaldi ankerra salatzeko Elkar-ekinen deialdiek ere ez.

Atzo, hilerotsu ohi dutenez, saihesbideko Sanjuandegi pareko biribilgunea hartu zuten hainbat herritarrek, Palestinari elkartasuna adierazteko, genozidioa gelditzea eta Israelen kontrako boikota eskatzeko. Eskaera eta aldarri horiek zituzten kartelak eta Palestinako banderak eskuetan zituztela inguratu zuten bidegurutzea beste behin, 18:30ean hasita.

Salaketa

Atzokoan, ordea, beste salaketa bat ere egin zuen Elkar-ekinek, eta elkarretaratzearen ondoren iritsi zen hori.

Izan ere, deitzaileek salatu dute "kalez jantzitako hiru polizia kontzentrazioari argazkiak ateratzen" aritu zirela atzo.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide