Azpeitiarrak nagusi Martirietako Igoerako korrikako proban

Ane Olaizola 2025ko uzt. 5a, 13:27

Martirietako Igoeran, azpeitiarren podiuma (Ane Olaizola).

Martirietako Igoera jokatu dute Azkoitian, eta aurrenekoz korrikako proba ere egin dute. Gizonetan, Aitor Mimenzak, Xabar Manzisidorrek eta Oier Etxeberriak osatu dute podiuma. 

Jokin Ormaetxea txirrindulari elkarteak eta Azkoitri triatloi taldeak antolatuta, Martirietako Igoera jokatu dute gaur, larunbata, Azkoitiko auzo horretan. Txirrindularitzakoa ez ezik, korrikako proba ere jokatu dute aurrenekoz han, gizonezkoetan, azpeitiarrak izan dira han nagusi: izan ere, Aitor Mimenzak irabazi du lasterketa (0.15.49), eta haren atzetik helmugaratu dira Xabar Manzisidor (0.16.16) eta Oier Etxeberria (0.16.33). Guztira, 47 lagunek osatu dute korrikako proba.

Txirrindularitzako lasterketan, berriz, Oier Ibargurenek aurten ezin izan du proba irabazi; hirugarren sailkatu da hura (0.12.04). Parte hartzaile guztiek 3,7 kilometroko eta %8,4ko pendiza zituen ibilbidea osatu behar izan dute. 

 

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide