Igarako errotak ateak ireki ditu beste behin, antzinako ekonomiaren giltzarrietako bat ziren artefaktuon funtzionamendua erakusteko.
Gaur goizean, martxan jarri dute berriro Loiolako errota zahar berritua, eta Ekoetxeak familiei zuzenduta antolatzen dituen ekintzen barruan, bisita gidatuak egin dituzte hainbat herritarrek.