Uztailean hainbat emanaldi izango dira Orkatzen

Julene Frantzesena 2025eko uztailaren 8a

Little Martin Selektah emanaldi batean. (Bonberenea)

Kultur elkarteak hiru hitzordu jarri ditu datozen asteburuetarako. Zapatuan izango da aurreneko emanaldia, Dardar EH DnB-rena. Bestalde, Mala Ruina eta Hartzak zeruan nahiz Puppa Yharno eta Little Martin Selektah ere ariko dira.

Orkatz kultur elkarteak hiru musika emanaldi antolatu ditu uztailerako. Larunbat honetan izango da aurrena; Dardar EH DnB-ren emanaldia izango da tabernan.

Hurrengo hitzordua uztailaren 18an, ostiralez, izango da, eta Mala Ruina zein Hartzak zeruan taldeek eskainiko dituzte kontzertuak.

Hirugarren zita, berriz, uztailaren 26rako jarri dute: egun horretan Puppa Yharno eta Little Martin Selektah izango dira Orkatzeko agertokian.

Hona hemen iragarri dituzten emanaldiak:

Uztailak 12, larunbata

22:00. Dardar EH DnB.

Uztailak 18, ostirala

22:30. Mala Ruina eta Hartzak zeruan.

Uztailak 26, zapatua

23:00. Puppa Yharno eta Little Martin Selektah.

Azpeitia Gukak zu bezalako irakurleen babesa behar du tokiko informazioa euskaraz eta modu profesionalean lantzen jarraitzeko.


Izan Gukakide